Egunez hain apurtezin itxuraz azaltzen zaigunari sendotasun zantzu guztiak erantzi,
egun argitan hain iluna dirudienaren belztasuna ezerezean utzi, eta gorroto
dugun horren kontra egiteko bere ilunpearen babesa eskaintzeagatik, maite dugu
gaua. Ezkutuan daramatzagun sen, burutapen eta asmoei bidea emateko baliatzen
gara eguzkiak ezkutatzerakoan esleitzen digun intimitateaz, eta ilargia konplize
bakartzat, eguneko ordu mortu horiek aprobetxatzen ditugu benetan garen
bezalakoak azaltzeko, onargarriak ez liratekeen ekintzak aurrera eramateko, esan
ezin den hori lau haizeetara oihukatzeko. Itxura, arrazoia, legea, normaltasuna,
boterea, egia, araua, zuzentasuna, demokrazia, jainkoa, moderazioa, eredua,
zibilizazioa bere osotasunean, deformatua ageri da bere gerizpean. Itzal
desitxuratu horren irudia erreproduzitu eta egunez aurrean daukagunaren
benetako itxura zein den gogoan izateko eztandarazten ditugu gauero gure ideiak,
gure adimenaren leherketa eragiten duen detonagailua, ez beste ezer, baitugu
askatasunerako giltza. 2012/09/26
Gau ilunekoak

askatasunerako giltza. 2012/09/23
Die Yuppie Die
Karlosek gorroto ditu astelehen goizak. Batez ere, astelehen goizak. Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala, tira, eramangarriagoak dira. Baina aste hasiera... aste hasiera beti egiten zaio aldapatsu. Gaurkoa, nahiz eta atzean utzi dugun udararen azken haize epel hondarrek lagunduta etorri, ez da salbuespena izan, eta ezinbestean pasa behar izan du komunetik bulegora sartu baino lehen. Kixketari eman, komuneko tapa jaitsi eta karteran gordeta eraman ohi dituen txartelen artetik bi atera ditu zoriz. NAN-a eta kreditu txartela.
Bere argazkiaren gainean kokaina dosi polita bota eta gogoz, antsietate puntu batekin, ekin dio ilaratxo fin eta luzea egiteari. Tak-tak, bi txartel kolpetan eta profesionaltasun osoz egin du egin beharrekoa. 50 euroko billetea hartu eta hau kiribiltzen hasi denean, derrepente eta inolako abisurik gabe, hotzikara eragin dion pentsamendu bat pasa zaio gogotik. Gezurra dirudien arren, bere kargua lortzea kostatu zaiona eta gero, eguneroko egin beharren artean saiatuena hortxe egiten du, kaka-tokian.
2012/09/08
Zaborra gara
"I AM WHAT I AM", horra marketinaren azken eskaintza munduari, horra publizitate garapenaren maila gorena, zirikada guztietan aurreratuena, ohiko "izan zaitez desberdin", "izan zaitez zu zeu", "edan ezazu Pepsi" baino hagitzez aurreratuago. Kontzeptuak asmatzen igarotako hamarkada hauek guztiak, honetara iristeko, tautologia hutsera. NI=NI. Mutila lasterka ari da gailu mekanikoan, bere gimnasia klubeko ispiluaren aurrean. Neska lanetik dator, bere Smarten bolantean. Topatuko ote dira?"NI NAIZENA NAIZ". Nire gorputza nirea da. Ni ni naiz, zu zu zara, eta hala oker gabiz. Masa pertsonalizazioa. Kondizio guztien indibidualizazioa: bizitzarenak, lanarenak, nahigabearenak. Eskizofrenia lausoa. Depresio narrasa. Atomizazioa partikula fin eta paranoikoetan. Kontaktuaren histerizazioa. Ni izateko nahia handitzen den heinean handitzen da sentitzen dudan hustasuna. Zenbat eta gehiago esan, orduan eta isilago nago. Nire buruaren atzetik zenbat eta gehiago korrika egin, orduan eta nekatuago nago. Leihatila aspergarri baten antzera kudeatzen dut, duzu, dugu gure Nia. Geure buruaren ordezkari komertzialak bilakatu gara: merkataritza bitxia. Pertsonalizazioz mozorrotutako anputazio baten berme emaile bihurtu gara. Hondakin bilakatzen garen arte eusten diogu, gure baldarkeria nola edo hala disimulatuz.
Comité invisible: «L'insurrection qui vient»
2012/09/04
Maitasunez eta Gorrotoz
"X"-ren balioa askatzen pasatutako matematika klase amaieragabekoak
datorzkit burura gaurkoan. Oroitzen naiz nola ekuazio itsasoetan itotzen
gineneko ordu hilak ezer esaten ez ziguten emaitza marea batekin
amaitzen ziren, X=5, X=1, X=33, X=0, ederto, popatik hartzera. Eta
oroitzen naiz baita ere nola nituen "X" haien balio ezkutuak baino
jakinmin hadiagoa sortzen zidaten kontuak, ebatzi beharrekoagoak
iruditzen zitzaizkidan gaiak. Izango dira hamar bat urte zientzia
zehatzenganako interes ñimiñoa beste ardura batzuk zanpatu zutenetik,
ardura horiek gazte asanbladaren bidez bideratu nituenetik, MGA-k bere
egin ninduenetik, MGA geure egin genuenetik, eta paradoxikoki patuak
beste "X" baten aurrean jarri nau. Oraingoan, ordea, emaitzak badu
zentzurik.
2012/07/30
FUMUT
Mesfidantzaz
begiratzen dio erlojuaren orratzak pare bat urratsetara daukan zazpi
mehatxagarriari. Kosta egiten zaio gainera datorkiona onartzea,
denbora neurtzearen funtzioa esleitu zitzaionetik, honen pisua
neurtzea ere bere eginkizun bilakatu baitu. Saihestezinaren aurrean,
segunduak nola igarotzen diren so egitera mugatzen den
minutu-orratzak nola, tik eta tak, martxa etengabeko eta geldiezinari
jarraitzen diot piztutako azken zigarroari zupadaka. Kalada bat,
segundu bat bestearen atzetik, eta beste kalada bat ostean. Tabakoak
hil egiten du, jakina. Denboraren igaroak lurperatzen gaitu, noski.
Bizitzen baino askoz azkarrago ikasten dugu hiltzen.
2012/05/08
Lore hilen edertasuna
Udaberriaren etorrerarekin loratzen hasiberri, edertasun mehatxugarri baten jabe izateagatik errotik ebakiak izan diren loreei omenaldian, urtaroari bizitasuna lapurtu dioten lorezainei mendeku hartuko diegu. Plastikozko liliz josi diguten lorategi honen azpian, udaberriko lehen ekaitzak dakartzan euri tanten zain, ernaltzear dauden haziak gara. Lurpean igaro dugun negu gorriak ahuldu ordez, indartu egin gaituela erakutsiko diegu gure azaleratzearekin, eta begi zein sudur-zuloak polenez narritatuko dizkiegu lorategi honetako uniformetasun artifizialaren zaindariei. Ebakiko dituzte loreak, baina ezingo dute udaberria gelditu esan zuen behin Nerudak. Eta guk, ebakiak izateko mehatxu horregatik azaleratzear geldituko ez garela diogu ozen. Gure hostoak zabaltzen ikusiko dituzten eguna helduko da, eta beldurtuko dira plastikozko beste loreek ez bezala haizearekin dantzan nola egiten dugun ikusita. Gero, atera gaitzatela zuztarretik gai baldin badira, baina loreen transzendentzia mistikoak hor jarraituko du difuntuen omenaldi mendekatzailearekin jarraitzeko. Entzun lur azpiko ahotsa... ez dago zeukaten bizitasun guztia lau haizeetara zabaldu duten lore hilen edertasuna bezalakorik. 2012/03/12
V
Egun guztiak berdinak izateak eragiten dion itolarriak, goizero egutegiari so egin eta “bat gehiago” zenbatzeko ohitura “bat gutxiago” zenbatzekoagatik ordezkatzera eraman du errutinaren biktima. Antzerako zerbait gertatu zaio droga menpekotasunaren biktimari, bere tristura itsasoan hondoratzea ekiditeko, zoriontasuna gramo bateko zakutoetan bilatzen baitu goibeltasunak asaldatzen duen uneoro. Ez dezagun ahaztu hogei urterekin bizitzaz gogaitu, eta apatiaren biktima kondizioa onartuz munduari leihotik so egiteaz konformatzen den gaztearen kasua. Hor dago, baita ere, garai batean zabortegi hau aldatzeko helburuarekin zerabilen grina eta irudimen guztia marketing enpresa multinazional bati saldu dizkion neoliberalismoaren biktima. Honen laguna omen zen Yuppie, boterearen biktima, estatus sozialean gora egin ahala adiskidea zapaldu zuen arte. Azken hau neurosiak jota eraman omen zuten zoroetxera, konpainia ezak alegiazko lagun bat sortzera bideratu zuen indibidualismoaren biktimarekin. Bertan, gizonekiko mespretxu neurrigabekoak, zakilei ezezik bere gorputzaren plazerrari ere uko egitera bideratutako korronte anti-pornografikoko feministarekin topo egin zuten, patriarkatuarenaz gain, emakume-histeriaren biktima. Hobezina hobe bihurtzeko nahiean, ero koadrila honekin egin beharreko praktiken balorazioa hamarretik hamaikakoa izateko ahaleginean, gutxi behar izan zuen perfekzioaren biktima zen psikiatra gazteak gaixoen aldera salto egiteko.
Biktimen Fabrikako produkzio etengabekoaren lagin honek, agerian uzten du gizarte postmodernoaren biktimismorako joera asaldagarria. Paradisu kapitalistaren negoziorik indartsuena biktimismoa sustatzeaz arduratzen da, eta horren adierazle dugu fabrikaren ateetan pasibotasun eta hausnarketa faltaren sindromeak jotako norbanakoez osatzen den ilara amaieragabekoa. Heldu itxurako haurrek, bata bestearen atzean zain, inpazienteki itxaroten diote biktima izatearen abantailez gozatzeko uneari. Aske izatea desio dute guztiek, aske izatearen eragozpenei aurre egin beharrik gabe. Erantzunkizunik ez, errurik ez. Eta jakina, aita kapital ahalguztidunak, beste behin ere irtenbide erosoa eskaintzen die: izatearen zailtasun guztien pixuaz desegitea, biktima nortasuna barneratzearen baldintza bakarrarekin.
Paktua onartzen dutenen kopurua etengabeko hazkundean murgildu da, gizarte honenganako dauzkan erantzunkizunen inguruko zalantza eta hausnarketari uko egiten dioten norbanakoak gero eta gehiago direlarik. Askoz errazagoa da inguratzen gaituzten gertakari eta injustizien aurrean inozo eta ahul azaltzea, geure burua gertakari hoien eragile aktibotzat jotzea baino. Krisiaren biktimak, itxurakeriaren biktimak, erlijioaren biktimak, alkoholismoaren biktimak, estresaren biktimak, kutsaduraren biktimak, konformismoaren biktimak, terrorismoaren biktimak, manipulazioaren biktimak, patriarkatuaren biktimak, garapenaren biktimak, globalizazioaren biktimak, modaren biktima, etsipenaren biktimak, demokraziaren biktimak, sistemaren biktimak, biktimismoaren biktimak. Biktimak. Biktimak. Biktimak. BIKTIMAK!
Biktimismoari hainbesteko nazka izango ez banio, biktimismoarenganako nazkaren biktima bezala izendatuko nuke neure burua... baina ez naiz zuloan eroriko! Nahiago dut errua eta erantzunkizunaren zama gainean harturik, biktimaren papera odolzalearenagatik ordezkatuta erlijioa, konformismoa, manipulazioa, patriarkatua, garapena, globalizazioa, etsipena, sistema, biktimismoa eta beste hainbeste nire biktima bilakatu. Ez al ditu, bada, borreroak milaka aurpegi?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)